Gipuzkoako Golf Federazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, izaera juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena. Kirolariak, teknikoak, epaileak, klubak, kirol-elkarteak eta beste erakundeak biltzen ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoan golfean jarduteko eta kirol modalitate hori sustatzeko eta antolatzeko.

Donostiako Anoeta Pasealekua 5 (20014) helbidean du egoitza.

Gipuzkoako Golf Federazioak sustatu, kalifikatu, baimendu, ordenatu eta antolatu egiten ditu Gipuzkoan konfiguratzen edo definitzen diren golf-jarduera eta -txapelketa ofizialak, baita kirol-modalitate horren dizpilinak ere. Dena dela, horrek guztiak ez ditu eragotziko Euskadiko Golf Federazioaren eskumenak edo Gipuzkoatik kanpo egin ditzakeen jarduerak.

Euskadiko Golf Federazioaren barnean dago Gipuzkoako Golf Federazioa, eta bere funtzioak Euskadiko Federazioarekin batera garatuko ditu, baita haren barne dauden beste lurralde-federazioekin ere, hala badagokio.

Zuzendaritza Batzordea:

PRESIDENTEA: MARINA IRUJO PETIT
PRESIDENTEORDEA: ELENA AROCENA DEL CAMPO
IDAZKARIA: Mª CORO USANDIZAGA RODRIGUEZ
DIRUZAINA: ELENA AROCENA DEL CAMPO
BATZORDEKIDEA: MARIA ASUNCION UGALDE RETEGUI

Kirol Batzordea:

BATZORDEKIDEA: MARINA IRUJO PETIT
BATZORDEKIDEA: ELENA AROCENA DEL CAMPO
BATZORDEKIDEA: LOREA IGUARAN VALLE
BATZORDEKIDEA: KOLDO UBIDE ARESO
BATZORDEKIDEA: AITZIBER AIZPURUA EGUIGUREN
BATZORDEKIDEA: ELENA GONZALEZ SAN SEBASTIAN
BATZORDEKIDEA: RAMON ELOSEGUI BERGARECHE