GOLF JOKALARIAREN FEDERAZIO LIZENTZIA ESKURATZEKO JARRAITU BEHARREKO IZAPIDEAK

Golf Federazio lizentzia

Federación Guipuzcoana de Golf 4

BGolfa praktikatu ahal izateko ezinbestekoa da federazio lizentziaren jabe izatea. Lizentzia horren aseguruak erantzukizun zibila eta behar bezala homologatutako zelai batean eta/edo federatutako golf eremu batean golfa praktikatzerakoan gertatu ahal diren istripuak estaliko ditu.

Lizentziaren balioa

Federazio lizentziaren balioa urte naturalarekin egokituko da, hau da, urteroko urtarriletik abendura bitartean. Horrenbestez, federatu batek alta ematen duenean, bere lizentziaren balioa data horretatik urte horretako Abenduaren 31ra bitartekoa izango da; bere prezioa bakarra eta zati ezina izango da. Euskadiko Golf Federazioak lizentzia guztiak modu automatikoan berrituko ditu urte bakoitzeko Urtarrilaren 1ean.

Lizentzia eta kategorien zenbatekoa

Lizentziaren urteko zenbatekoak urte natural bakoitzeko Urtarriletik Abendura bitarteko kuota estaliko du. Lizentzia berriek alta ematen den datatik urte horretako abenduaren 31 bitartean iraungo dute. Prezioak eta bere kategoriak, adinaren arabera, ondorengo taulan jasoko dira:

Estatuaren baliozkotzearekin ala homologazioarekin (handicap zerbitzua barne) kontatzen duen Autonomia Lizentzia

  • Heldua handicap-arekin (>21 urte) 86,10€
  • Heldua handicap gabe (>21 urte) 73,70€
  • Junior ( 17-21 urte) 36,70€
  • Kadetea ( 15-16 urte) 26,80€
  • Haurra ( 13-14 urte) 18,20€
  • Kimua ( 11-12 urte) 18,20€
  • Benjamina ( < 10 urte) 18,20 €

Estatuaren baliozkotzearekin ala homologazioarekin (handicap zerbitzua barne ez duena) kontatzen ez duen Autonomia Lizentzia

  • Heldua handicap gabe (>21 urte) 44,00 €
  • Junior (17-21 urte) 22,50 €
  • Kadetea (15-16 urte) 22,50 €
  • Haurra ( 13-14 urte) 10,75 €
  • Kimua ( 11-12 urte) 10,75 €
  • Benjamina ( < 10 urte) 10,75 €

Federazio lizentzia bideratzea: alta emateak

Jokalariak eransten den lizentziaren eskaera-inprimakia bete beharko du, zeinek datu pertsonalak eta bankuko datuak (ezinbesteko 20 digituak) baitakartza, federazio kuota helbideratu egiten delako segidako urtetarako.

Federazio lizentziaren altaren ordainketa dagokion Lurralde Federazioaren kontu-zenbakira eginiko transferentzia baten bidez gauzatuko da:

Banco Sabadell zenbakia: ES64 0081.4350.11.0001049515

Jokalariak hori behar bezala betetzen duenean, Klubak bere probintziari dagokion Lurralde Federaziora bideratuko du, Klubaren adierazpena eman eta handicap-aren laukian, esleitutako handicap-a, edota handicap gabe (H/g) adierazi eta O.E. (Lehiaketa Batzordearen aldetik) atalean Klubaren zigilua ezarri ondoren. Jokalari Independentearen kasuan, zuzenean dagokion probintziako Lurralde Federaziora zuzenduko da. Lurralde Federazioek lizentzia bideratu eta kobratuko dute, Euskadiko Golf Federazioak hau emateko ardura izango du eta lizentziaren euskarria jokalariaren helbidera bidaliko du, zeinek bere bankuaren bidez urte horretarako errezibo balioduna jasoko baitu.

 

Jokoaren 1. Handicap-a bideratzea

Estatuko baliozkotzearekin ala homologazioarekin kontatzen duen Autonomia Lizentzia (handicap zerbitzua barne)

2 kasu gertatu ahal dira:

1. Handicap-a barne duen federazio lizentzia eskuratzea, kasu honetan, jokalariak aldi berean eskuratuko ditu lizentzia eta handicap-a. Jokalariak lizentziaren inprimakia beteko du eta kontuan 86,10€-ko zenbatekoa ezarriko zaio.

2. Jokalaria federazio lizentziaren jabe izango da eta 1. handicap-a eskuratuko du. Klubak jokalariari handicap-a barne duen lizentziaren kuotari dagokion diferentzia (86,10€) eskatu beharko dio, hau da 12,40€, zeren une horretara arte ordaintzen ari zen lizentziaren kuotak ez zuen handicap-a barne izango (73,70€).

Junior, Kadete, Haurrak, Kimuak eta Benjamin kategoriako jokalariei, ez zaie ezer kobratuko handicap-a esleitzeagatik.

12,40€-ko zenbateko hau dagokion Lurralde Federazioaren kontu zenbakian sartu beharko da, transferentzia baten bidez, transferentzia kontzeptuan jokalariaren lizentzia zenb. + handicap-a adierazita; Klubak izango du ardura beharrezko dokumentazioa dagokion Lurralde Federaziora bidaltzeko, bere esleipenerako.

Klub aldaketak    

Behar bezala betetako lizentziaren eskaera inprimakia betetzeaz gainera urte horretako lizentzia erreziboaren fotokopia egingo da; dagokion Lurralde Federaziora bidaliko da.

Federazio lizentzia galtzen denean

Jokalariek zuzenean eskatuko diote Euskal Federazioari, bere federazio lizentziaren kopia bat.